Kanta goibelak - Berri Txarrak

Letra Kanta goibelak - Berri Txarrak

Mundua mozkor zegoen ta ihes egin genion
kantu bera entzuteaz nazkaturik
jendea bakarrizketa trukean dabilela
aipatu zenidan eta egia da

Kanta goibelak ditugu maite
ez galdetu arrazoia
biharko nitaz ahaz zintezke eta
bada ez bada

Ta zer giro da zurean, nola dabil jendea?
ta zer diozu ispilu horizontalez?
hau irribarre bidezko erahilketa ote den
leporatu nizun eta egia da

Kanta goibelak ditugu maite...

Bizitza motzegi, orduek luzeegi
dirudite flexo honen argitzaletan
gela txikiegi, ohea handiegi
kanpoan mundua jeloskor nire zai
mundua nire zai

Kanta goibelek naute maite
ez galdetu arrazoia
eguzkia hilko nuke
orain hemen bazina
hemen bazina

Berri Txarrak foto

Berri Txarrak

Kanta goibelak

91 Visitas
0 Favoritos
Calificar Canción
1 VOTOS
Favorito
Dedicar

Letra de la canción Kanta goibelak de Berri Txarrak. Para más letras de canciones del artísta Berri Txarrak utiliza nuestro buscador. Letra de Kanta goibelak - Berri Txarrak.