Dortoken mendean - Berri Txarrak

Letra Dortoken mendean - Berri Txarrak

Ahalkeran gehiegitan hitz egiten duen
herrikoa nauzue eta min ematen du
aspertuta nago eta bai, lanjerosa naiz
zerbait alda dezakedala sinesteko lain

Pantailaren esanei men egiten diet
zuen pare jartzearren momentu batez
harrituta nago eta bai, susmagarria naiz
horren argi neukanik inork ez zidan esan

Nire alde sei soka besterik ez:
galdetzeko haina kemen
Gure kontra dena irensten duen inertzia geza

Zein urte luzeak dortoken mendean?

Irudimen tona baten beharra daukat
edozeri iraultza deitzen jarraitzekotan
larrituta nago eta bai, salbuespena naiz
zerbait alda dezakedala sinesteko lain

Nire alde sei soka besterik ez:
galdetzeko haina kemen
Gure kontra dena iresten duen inertzia geza

Zein urte luzeak dortoken mendean?

Zenbat literatura azaltzeko
beharbada erlojuek baino
mila bider gehiago balio dezakeela
badoan denborak

Berri Txarrak foto

Berri Txarrak

Dortoken mendean

98 Visitas
0 Favoritos
Calificar Canción
1 VOTOS
Favorito
Dedicar

Letra de la canción Dortoken mendean de Berri Txarrak. Para más letras de canciones del artísta Berri Txarrak utiliza nuestro buscador. Letra de Dortoken mendean - Berri Txarrak.