Iragan hotza - Hesian

Letra Iragan hotza - Hesian

Gogoratzen al duzu biak bat giñenean, munduari begira, bizitzari barreka.
Gauzak aldatu ziren galdetzen badizute,
ezagutzen zenuena betirako galdu zen

Ezin ditut ahaztu, ta ahaztu nahi ditut
bidai motzen arteko sei orduko borrokak.
Inork etzidan eman behar nuen eskua
inork etzuen ulertzen nik esaten nuena

Esan zergatik engainatu nauen bizitzak.
Eta zergatik etorri ziñen nere bila.

Oroimenean daukat minaren zaporea,
oraindik ere bertan sentitzen dudanean.
Eskuak odoletan malkoak begietan,
zigorraren atea ireki zenuenean

Indarra falta zait amets egiteko
Egiari lepotik hartzeko
Gainontzeko dena nahiago dut gorde
Nire bihotza hautsi baino lehen

Orain galdurik nago guda baten erdian,
ezin dut irabazi ni naizen bitartean.
Beste bide bat ere aukeratu dezaket,
koldar bat izatea besoak askatu gabe.

Esan zergatik engainatu nauen bizitzak.
Eta zergatik etorri zinen nire bila.

Indarra falta zait amets egiteko
Egiari lepotik hartzeko
Gainontzeko dena nahiago dut gorde
Nire bihotza hautsi baino lehen (bis)

Hesian foto

Hesian

Iragan hotza

12 Visitas
0 Favoritos
Calificar Canción
1 VOTOS
Favorito
Dedicar

Letra de la canción Iragan hotza de Hesian. Para más letras de canciones del artísta Hesian utiliza nuestro buscador. Letra de Iragan hotza - Hesian.